Lehen luzean, Hibaikak markatu du erritmoa, baina itzulian gainontzeko ontziek olatuak aprobetxatzeko aukera izan dute, eta Tolosaldeak aurrea hartzea lortu du. Hala ere, Donostiarrak ez dizkio lanak erraz jarri eskualdeko taldeari, eta une batez lehia estua izan da bi ontzien artean. Azkenean, Tolosaldeak lortu du txandako denborarik onena (10:58,86). Haren atzetik Hibaika sailkatu da (11:02,00), hirugarren Donostiarra (11:02,94), eta laugarren, berriz, zarauztarrak (11:07,76).
Bigarren txandan, Orio, Astillero, San Juan eta Arraun Lagunak aritu dira, eta azken horrek, beste behin ere, aparteko ikuskizuna eskaini du uretan. Izan ere, nagusitasunez gailendu dira, eta 10:49,68ko denboran amaitu dute proba; bigarren egin duen Tolosaldeari bederatzi segundoko aldea atera dio.
Datorren igandean, hilaren 13an, ohorezko txandan ariko dira Arraun Lagunak, Tolosaldea, San Juan eta Astillero.
Hona hemen gaurko sailkapen nagusia:
- Arraun Lagunak: 10.49,68
- Tolosaldea: 10.58,86
- San Juan: 11.00,22
- Astillero: 11:00,42
- Hibaika: 11:02,00
- Donostiarra: 11:02,94
- Zarautz: 11:07,76
- Orio: 11:08,14