Zer dakar biharkoak?

Irailaren etorrerarekin batera, ATARIA astekaria berriro ere eskura izango duzu, atarikide. Biharkoak Xabier Peña Lorente Euskadiko Orkestrako perkusio-jotzaile ohia gertuagotik ezagutzeko parada emango dizu. Izan ere, 33 urtez Euskadiko Orkestran perkusio-jotzaile aritu ondoren, iaz hartu zuen erretiroa Xabier Peña tolosarrak. Ibilbide oparoa egin du musikaren munduan, baina aitortza falta ere sentitu izan duela aitortu du, eta orkestrak azken urteetan bizi izan dituen arazoez argi hitz egin du. Atzera begira, ordea, «oso pozik» dago egindako bidearekin, eta bere jaioterriko perkusio-harrobiaz ere harro mintzatu da: «Esan daiteke perkusio-jotzaileen Zubieta dela Tolosa».

Ondorengoak ere topatuko dituzu ikasturte berriko lehen astekarian:

  • Oihana Iguaran Barandiaranen iritzi zutabea:
    • Zukutu.
  • Ane Gartziandia Gabilondo artzain eskolako formazio arduradunari elkarrizketa:
    • «Artzaintzak duintasunez bizitzeko aukera eman behar du».
  • Maddi Etxeberria Otaegiren Arima Elikatuz:
    • Ba al dakigu deskantsatzen?
  • Koldo Aldaberen iritzi zutabea:
    • Ajearen osteko gozoa.
  • Ibon Azpilikuetaren Begirada Grafikoa:
    • Polaroid-ekin egindako 'udako postalak'.
  • Elena Arrese artistaren elkarrizketa:
    • «Erakusketatik atmosfera eramatea nahi dut».
  • Garbiñe Ubedaren PlazanBazan denbora-pasak.
  • Asteburuko kultur agenda.
  • Iker Ibarluzearen asteburuko eguraldi iragarpena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!