Gorde udako argazki onenak lehiaketarako

Aurtengo lehiaketara aurkeztutako argazkietako bat.

Udako Argazki Lehiaketan parte hartzeko epea irailaren 13an amaituko da. Parte hartzaileek sari ederrak eskuratzeko aukera izango dute.

Uda honetan argazki kamera prest izan, harrapatu zuretzat udako koloreak direnak eta hartu parte ATARIAk urtero antoalatzen duen Udako Argazki Lehiaketan! Argazkiak Ataria.eus webguneko aplikazioaren bidez bidali behar dira, eta lehiaketarako sortutako galerian egongo dira ikusgai.

Parte hartuz gero, sari bikainak irabaz ditzakezu. Hiru irabazle izango dira:

  • Epaimahaiaren saria: Hika by Roberto Ruiz jatetxean bi pertsonarentzako Izarmendi menua.

  • Ataria.eus-eko erabiltzaileen saria: Villabonako Eizmendi Anaiak kirol-dendan 70 euroko erosketa bonua.

  • Atarikideen arteko zozketa: Parte hartzen duten kideen artean ATARIAko material sorta bat zozkatuko da (ez ahaztu izenaren ondoan zure harpidedun zenbakia idaztea).

Oinarriak eta informazio osatua hemen aurkituko dituzu.

Animatu eta parte hartu!

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!