Egun horretan, bertako bordetan bazkaldu nahi dutenek aurrez egin beharko dute erreserba, Antonioren Bordan (606 97 59 66) edo Agirretxe Bordan (636 743 827).
Iraileko igandeetako egitaraua
Aurten iraileko lau igandetan izango da erromeria Zelatunen. Hitzordu kuttuna askorentzat. Ondorengo trikitilari eta pandero-joleak arituko dira Zelatungo txokoak girotzen.
- Irailak 6: Saioa Lizarralde eta Maddalen Arzallus.
- Irailak 13: Izer eta Alabier.
- Irailak 20: Ostolaza eta Larrañaga.
- Irailak 27: Elizagoien ahizpak.
Iraileko igandeetan, Errezil aldetik, ezingo da autoz Zelatuneraino iritsi. Odria baserrian itxiko da bidea. Gainerakoan, urtean zehar zabalik egoten da bidea.