Bidania-Goiatzen lehen aldiz jokatuko da Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituko proba bat. Azaroaren 21ean izango da, eta aurrerago emango dituzte probaren ibilbidearen eta xehetasun gehiagoren berri. Bidania-Goiazkoa, ordea, ez da eskualdean egingo den zirkuituko proba bakarra izango. 2026ko udazkenean jokatuko da zirkuituaren 16. edizioa, eta guztira, bederatzi proba izango dira, horietatik lau Tolosaldean.
Honakoa da egitaraua:
- Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuitua
- Irailak 19, larunbata. Asteasu.
- Irailak 26, larunbata. Zarautz.
- Urriak 3, larunbata. Durango.
- Urriak 17, larunbata. Kanpezu.
- Urriak 24, larunbata. Aia.
- Urriak 31, larunbata. Ibarra.
- Azaroak 14, larunbata. Idiazabal (Euskal Herriko Txapelketa).
- Azaroak 21, larunbata. Bidania-Goiatz.
- Azaroak 28, larunbata. Aduna.
Proba guztietarako izen-emate epea zabalik dago, eta lotura honetan eman daiteke izena.
Aurtengo zirkuituan, bada beste berritasunik ere. Antolatzaileek leialtasuna eta egutegi osoa egitea sustatu nahi dute, eta, horri begira, sailkapenetan, aurten ezingo da probarik alde batera utzi.