Julen Gabirondok irabazi du Euskal Herriko Sega Txapelketa. Hernaniko Ixtubegiko zelaietan jokatu zen atzo, eta unietarrak jantzi zuen txapela, zazpigarrenez, 1334 kilo moztuta. Atzetik izan zuen Oier Urkola anoetarra (1301 kilo eta erdi), eta hirugarren, berriz, Mikel Lizartza tolosarrak (1294 eta erdi) egin zuen.