San Fermin Txapelketako finala jokatuko du Martxel Iztueta tolosarrak. Laso aurrelari duela, P. Etxeberria eta Zabaleta izango ditu aurkari bihar Labriten jokatuko den finalean. Laso-Iztueta bikoak finalerdietako ligaxkako bi partidak irabazi dituzte: Ezkurdia eta Gabirondori 18-22 eta ondoren Jaka-Mariezkurrena II.a bikoari 20-22. Aurkariek ere bere multzoko bi partidak irabazi dituzte: Larrazabal-Albisu bikoari 22-14 eta Altuna III.a-Martija bikoari 9-22.
Biharko jaialdia 17:15ean hasiko da, eta bi final jokatuko dira. Lehenengoan Serie B txapelketako finala jokatuko da, eta bertan eskualdeko bikote batek jokatuko du: Peña II.ak eta Ugartemendiak aurkari izango dituzte Senar eta Lizeaga. Ondoren, Serie Ako finala izango da, Laso-Iztueta eta P. Etxeberria-Zabaleta artean.