Eskualdeko albisteak euskara errazagoan

Ataria 2026ko uztailaren 9a

Entzun eta Itzuli botoien ondoan dago Erraztu botoia.

Erraztu botoia dago 'Ataria.eus'-eko albiste batzuetan. Euskara ikasten ari direnei edo irakurtzeko zailtasuna dutenei begirako tresna da.

Testuak euskara errazagoan irakurtzeko sistema gehitu du ATARIAk Ataria.eus webgunera. Erraztu izeneko funtzioa adimen artifizialean oinarritua dago, eta helburu nagusia testuak sinplifikatzea da, beti ere, informazioa galdu gabe.

Besteak beste, euskara ikasten ari direnentzat edo irakurtzeko zailtasuna dutenei begira egindako tresna da, baina, garatzaileek ohartarazi duenez, aintzat hartu behar da sinplifikazio automatizatua dela eskaintzen den testua, gizaki baten gainbegiradarik gabekoa. Erraztu botoia sakatuta, irakurritakoaren balorazioa egin dezake irakurleak, eta feedbacka eskertuko du ATARIAk. Horretarako Erraztu sakatu eta gero bete daitekeen formulario bat irekitzeko aukera egongo da, baina ataria@ataria.eus helbidera ere idatzi daiteke erremintaren inguruko edozein ohar helarazteko.

Ataria.eus webgunean albiste guztiek dituzte Entzun eta Itzuli botoiak, ahots sintesiaren bidezko irakurketa, eta euskaratik bost hizkuntzatara itzultzeko aukera ematen duen tresna. Eta orain albiste batzuek Erraztu ere izango dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!