Zer dakar biharkoak?

Ataria 2026ko uztailaren 9a

Biharko astekariko protagonista Ramon Olasagasti berrobitarra da. Kazetaritza, itzulpengintza, literatura eta komikigintza uztartu ditu urteotan Olasagastik, baina hari guztiak lotzen dituen ardatza mendia izan da beti. 'Berria'-ko mendiko ataleko arduradunak bere ibilbide profesionalaz, 'Mendiminez' liburuaz, euskal mendizaletasunaren historiari eskainitako komikiez eta euskararen egungo egoeraz hitz egin du bihar argitaratuko dugun elkarrizketan. Gainera, udazkenean Donostian ikusgai izango den lau komikien erakusketaren xehetasunak ere aurreratu ditu.

  • Onintza Lasa Arteagaren iritzi zutabea.
    • (H)amar zati bi, zero.
  • Karlos Almorza historian doktoreari elkarrizketa. 
    • «Lehen aldiz, egiptologia egiptoarren eskuetan dagoela sentitu dut».
  • Maria Aguirre Peñaren Ahots Hariak.
    • Zure ahotsak urdailak baino lehen abisatzen dizunean.
  • Idoia Apaolazaren Psikopedagogia.
    • Motxila alde batera... baina jakin-mina ez!
  • Jon Ander Galarragaren Baso Ertzetik.
    • Gipuzkoan ez dago ezer naturalik.
  • Hika Teatrok igandean Villabonan egingo duen Makil hotsak dantza ikuskizunari buruzko erreportajea.
    • Gera danborrei, makil hotsak.
  • Asteburuko kultur agenda.
  • Iker Ibarluzearen asteburuko eguraldi iragarpena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!