Larunbatean Bilboko VIII. Bandera zegoen jokoan, eta lehenengo estropadan bosgarren postua egin ondoren, ikusgai zegoen nola egingo zion Tolosaldeak aurre ligako bigarren banderari. Bigarren postu bikain bat lortu zuen, Donostia Arraun Lagunak taldearen atzetik. Igandeko estropadan, X. Petronor Banderan, Tolosaldeak berriro lortu zuen bigarren postua, orduan ere donostiarren atzetik.
Hiru estropada jokatuta, beraz, Tolosaldea bigarren dago sailkapen orokorrean 18 punturekin. Lehenengo postuan Donostia Arraun lagunak dago, 24 punturekin hiru probak irabazita. Hirugarren postuan Astillero dago 15 punturekin, eta laugarren Hibaika eta bosgarren Orio, biak 13 punturekin.
Asteburuan beste bi bandera izango dira jokoan: larunbatean X. CaixaBank Bandera Castro-Urdialesen eta igandean Orioko XXVII. Emakumezkoen Estropada.
Argazkiak: Aitor Arrizabalaga / ACT