Gaur eta bihar materiala garraiatzen ariko da helikoptero bat

Ataria 2026ko uztailaren 6a

Zenbait herritar zaborra menditik helikopteroz jaisteko prestatzen. ENIRIO-ARALAR MANKOMUNITATEA

Gaur arratsaldean eta bihar egun osoan Aralarren egin beharreko zenbait lanetarako materiala garraiatzen ariko da helikoptero bat.

Enirio-Aralar Mankomunitateak helikoptero bat kontratatu du zenbait material irisgarritasun gabeko guneetara garraiatzeko. Helikopteroa gaur arratsaldean eta bihar egun osoan ariko da materialak garraiatzen, eta, zehazki, Aralarren egingo dituzten zenbait lanetarako behar duten materiala garraiatuko du.

Lan horien artean egingo dituzte txabolen konponketak, argindar instalazioaren berritzea, zenbait lan itxituretan, ur aska berriak kokatzea eta eskortak konpontzea. Irisgarritasunik gabeko lekuetara materiala eramateaz gain, itzulerako hegaldietan txabola inguruetan eta mendi magaletan pilatutako zaborra jaitsiko du, horrela mendiko garbitasuna eta kontserbazioa hobetzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!