Aiztondoko Abargi gazte asanbladak egitaraua antolatu du Alkizako Ur mara museoan. Mundu zaharra artezteko izenburupean, arteaz eta borrokaz solasean ariko dira. Uztailaren 9an, osteguna, 18:30ean hasiko da jardunaldia.
Solasaldian Hodei Arrastoak, Lorea Catalayudek eta Xabi Arrospidek hitz egingo dute. Hiruak dira sortzaileak eta euren esperientziatik jardungo dute. Behin saioa bukatutako, fanzine tailerra izango da Bernardaren eskutik. Tailerrerako bakoitzak etxean duen materiala eraman beharko du.
Ekimenean parte hartzeko aurrez eman beharko da izena, egitaraua iragartzeko plazaratu duten kartelean ageri den QR kodea erabilita.
