Tolosatik Alegialderako autobusak zezen plazatik abiatuko dira

Ataria 2026ko uztailaren 2a

Kendu egin dute San Frantzisko elizako geralekua eta orain zezen plaza izango da irteera zein helmuga.

Alegialdea eta Tolosa arteko joan-etorria egiten duten Lurraldebuseko autobusen geralekuak aldatu egin dituzte. Tolosako San Frantzisko elizaren pareko geralekua kendu egin dute eta, aurrerantzean, Tolosako zezen plaza izango da autobus horien abiapuntua eta helmuga. 

Tolosako Udalak Rondilla kaleko aparkalekuen araudian aldaketak egin ditu, eta eremu hori autobusen trafikotik arintzeko ezabatu dute San Frantzisko elizaren pareko geralekua.

Geraleku zuzenak

Hori horrela, aurrerantzean lau tokitan hartu hala izango da autobusa Tolosatik Alegialdera joateko, hurrenez hurren, zezen plazan, San Frantzisko pasealekuaren 14. zenbakian —Renfe eta Herrikide ikastetxeen arteko bidegurutzearen ondoan—, Araba etorbideko 5. zenbakian —Eroki saltoki gunearen alboko zubiaren ondoan—, eta Bentaundin.

Kontrara, Alegialdetik joanda hiru geraleku izango ditu autobusak, hurrenez hurren, Bentaundi, Araba etorbideko geralekua eta zezen plaza.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!