Osatu dituzte bikoteak CaixaBank Masterserako

Ataria 2026ko ekainaren 23a

CaixaBank Masters txapelketaren aurkezpena egin dute gaur Bilbon. BAIKO PILOTA

Maila nagusian Iztueta, Artola eta Altuna III.a ariko dira, eta Serie B txapelketan Jaka, Gabirondo eta Peña II.a.

Pelota Pro Ligak pilota profesionalaren udako egutegia aurkeztu du gaur Bilboko CaixaBanken egoitzan. Bertan izan dira CaixaBank Serie A eta Serie B Mastersak jokatuko dituzten bikoteak. Uztailaren 16an Amorebieta-Etxano CaixaBank Serie B Mastersaren hasieraren lekuko izango da, Zabala-Morgaetxebarria eta Amiano-Gabirondo bikoteen arteko lehiarekin. Lehiaketa hau Zallan amaituko da urriaren 3an. CaixaBank Serie A Mastersa egun bat beranduago hasiko da, uztailaren 17an, Vianan, Dario-Iztueta eta Altuna III-Imaz bikoteen arteko partidarekin. Eta finala Iruñeko Nafarroa Arenan jokatuko da urriaren 4an.

Baiko Pilota eta Aspe enpresetako pilotariek nahastuta jokatzen dute CaixaBank Masters txapelketan. Maila nagusian, Iztueta tolosarra Dariorekin ariko da, Artola alegiarra Rezustarekin, Altuna amezketarra Imazekin, eta beste bikoteak Ezkurdia-Albisu, Laso-Martija, Larrazabal-Zabaleta eta Elordi-Mariezkurrena II.a izango dira.

Serie B txapelketan Jaka lizartzarra Eskuzarekin ariko da, Gabirondo gazteluarra Amianorekin, Peña tolosarra Lozarekin, eta beste bikoteak P. Etxeberria-Landa, Zabala-Morgaetxebarria, Murua-Eskiroz eta Zubizarreta IV.a-Bikuña izango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!