Sanjoanak bukatu orduko hasiko dira Sanpedroak ospatzen eskualdeko zenbait herritan, zehazki, Asteasun, Leaburu-Txaraman eta Urkizun.
Asteburu inguruan izango dituzte lehen jarduerak hiru egitarauetan, eta astelehenean, San Pedro egunaren bueltan bukatuko dira, gutxi gorabehera, ospakizun gehienak.
Asteasun bihartik datorren asteko asteartera izango dute festa; eta ostiraletik astelehenera ospatuko dituzte sanpedroak Leaburu-Txaraman eta Urkizun. Herria gorabehera, adin eta gustu guztietarako prestatu dituzte jarduerak.