Zer dakar biharkoak?

Ataria 2026ko ekainaren 25a

Biharko astekariko protagonista Miren Gonzalez Goikoetxea margolari tolosarra da. Minbiziaren inguruko beldurra, ziurgabetasuna eta emozioak abiapuntu hartuta sortu du Bizi-Min-Bizi erakusketa, gaur egun Donostiako Arteztu galerian ikusgai dagoen proiektua. Gertuko pertsona bati minbizia diagnostikatu ziotenean hasi zuen hiru urteko ikerketa eta sormen-prozesua; benetako biopsiak mikroskopioz aztertu, marraztu eta, ondoren, abstrakzioz eta kolorez beteriko margolan bihurtu ditu. Erakusketak artearen eta zientziaren arteko lotura jorratzen du, eta gaixotasunari buruzko begirada berri bat proposatzen du, tabuez harago. 

Ekainaren 26ko astekarian ondorengoak izango dituzu irakurgai:

  • Ane Urkola Agirrezabalaren iritzi zutabea, azkena:
    • Ondo bizi!
  • Maldivetan Maaren proiektua martxan jarri duen Ainhoa Sanz tolosarraren elkarrizketa:
    • «Jende askok, Maldivetara joan ondoren, berriro itzultzeko gogoa izaten du».
  • Jennifer Arevaloren Begirada Grafikoa.
    • Benetako bidea barrurantz doa.
  • Aritz Peñagarikanoren olerkia.
    • Uda garaiko promesak.
  • Lurgi Zalakain, Ioritz Galarraga eta Amets Zalaikanen elkarrizketa. Bilaka kolektiboaren 'Dirau' ikuskizuna izan dute hizketagai, jantzitegia bereziki.
    • «Janztea bera erritual moduko bat da emanaldian».
  • Asteburuko kultur agenda.
  • Iker Ibarluzearen asteburuko eguraldi iragarpena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!