Merrell Skyrunner World Series txapelketako Txinako Yading Skyrace proban bigarren postua lortu du Oier Zubeldia amezketarrak. Euskal selekzioarekin lehiatu da bertan, eta 30 kilometroko proba egin behar izan du altitude handiko baldintzetan: punturik altuenean 4.735 metrotara igo dira mendi lasterkariak.
Gizonezkoetan Ji Duo txinatarra izan zen irabazlea 3.32.34ko denborarekin, eta oso gertu izan zuen Zubeldia, amezketarrak 3.38.12 egin baitzuen. Hirugarrena Zubeldiarengandik ia minutu batera iritsi zen, Kaijin Shi txinatarra 3.39.08ko denborarekin. Euskal selekzioko Paul Ormaetxeak laugarren postua lortu zuen, 3.42.41eko denborarekin.
Ainhoa Garikano tolosarrak ere euskal selekzioarekin parte hartu zuen proban, baina arazo fisikoengatik bertan behera utzi behar izan zuen lasterketa. Euskal selekzioko beste korrikalariak, Ainara Alcuazek, hirugarren postua lortu zuen 4.51.57ko denborarekin.
Argazkiak: Euskal selekzioa