Etorkizuneko ATARIA eraikitzen lagundu

Asebetetze inkesta anonimoa da eta benetan pentsatzen duzuena jartzea nahiko genuke. Lau minutu besterik ez dira, animatu eta eman iritzia.

Etorkizuneko ATARIA eraikitzeko, Ataria.eus-eko irakurleen eta Atarikideen iritzia jaso nahi du ATARIAk, eta, horretarako, asebetetze inkesta bat jarri du martxan. Galdetegia erantzutean anonimotasuna guztiz bermatzen da. Lagundu ATARIA eraikitzen.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!