Erik Jakak 22-10 irabazi dio Iñaki Artolari San Fermin txapelketako lehian

Ataria 2026ko ekainaren 20a

Final zortzirenetako partida jokatuko dute lau eta erdian eskualdeko bi pilotariek Barañainen. Final laurdenetan Lasoren aurka jokatuko du lizartzarrak, hurrengo larunbatean, Gernikan.

Partidak hasiera traketsa izan du, tanto boladarik gabea. Berdinketa horiek 10nakoan hautsi dira. Hortik aurrera Jaka nagusi izan da eta 22ra joan da zuzenean. Azpimarratu behar da Barañaingo Retegi pilotalekuan bero izugarria egiten zuela.

  • Partidaren iraupena: 46:06.
  • Jakak egindakoak: 17
  • Jakak galdutakoak: 6
  • Artolak egindakoak: 4
  • Artolak galdutakoak: 5

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!