Maiatzaren 23an Gasteizen Euskadiko Txapelketa Nagusia izan zen. Emakumezkoetan, 53 kiloko kategorian Andrea Suarez bigarrena izan zen eta Izarne Marko hirugarrena; 58 kiloko kategorian June Azpiazu laugarren izan zen; 69 kiloko kategorian Lorena Wepsiec txapelduna izan zen eta +86 kiloko kategorian Allison Rivera laugarrena izan zen. Gizonezkoetan, 65 kiloko kategorian txapelduna izan zen Ekaitz Kortajarena; 71 kiloko kategorian Kristian Labaka izan zen txapelduna eta bigarren Pablo Ucero; 79 kiloko kategorian M. Reda El Byad izan zen txapelduna eta laugarren Unai Mesa; eta 88 kiloko kategorian Gorka Endjilo laugarrena izan zen.
Ekainaren 6an Gipuzkoako Junior Txapelketa eta Teknikako I. Jardunaldia izan zituzten Amasako pilotalekuan. Gipuzkoako Junior Txapelketan, emakumezkoetan, 53 kiloko kategorian txapelduna izan zen Nahia Santxez, 58 kiloko kategorian txapelduna izan zen Mirari Maqueda eta Isabella Gonzalez txapelduna izan zen 63 kiloko kategorian. Txapelketako markarik onenei dagokienez, Isabella Gonzalezek bigarrena egin zuen eta Mirari Maqueda hirugarrena. Gizonezkoetan, 60 kilokoan Julen Arratibel hirugarren izan zen, 71 kilokoan Eneko Mesa txapeldun eta Joel Ropero bigarren, 79 kilokoan M. Reda El Byad txapeldun, Unai Mesa bigarren eta Ander Rodriguez laugarren, 88 kilokoan Jokin Ortiz de Murua hirugarren, eta 94 kilokoan Christian Agbons izan zen txapelduna. Txapelketako markarik onenei dagokienez, M. Reda El Byad izan zen txapelduna eta Eneko Mesa hirugarrena.
Gipuzkoako Teknikako I. Jardunaldian, benjamin lehen urtekoetan, Ekhi Rubiños izan zen txapelduna, Laia Astibia bigarren, eta Amar Doufare hirugarren. Benjamin bigarren urtekoetan, Mia Rico izan zen txapelduna, Denis Plesa bigarren, Winney Agbons hirugarren, eta Nazan Sarasola laugarren. Alebinen lehen urtekoetan Enaitz Redondo izan zen txapelduna eta Aratz Esnaola bigarren. Alebinen bigarren urtekoetan, Nakor Ortiz de Murua izan zen txapelduna, Jon Jimenez hirugarren, Akane Vicente laugarren eta Jon Diaz seigarren. Markarik onena Mia Ricorena izan zen eta bigarrena Nakor Ortiz de Muruarena.