Gure Platza Txo eta Elduaingo Udalak elkarlanean, Elduain eta Berrobi arteko Binakako Frontenis Txapelketa antolatu dute. Ekainaren 28an jokatu dira partidak, 16:00etan hasita, Elduaingo pilotalekuan. Hiru kategoria izango dira; 7 eta 11 urte bitarteko txikien kategoria; 12-14 eta 15-17 urte bitarteko gazteen kategoria; eta 17 urtetik gorako handien kategoria. Merienda eta musika ez dira faltako.
Izena emateko azken eguna larunbata izango da eta Elduaingo udaletxean edo kartelean agertzen den QR-aren bitartez eman ahalko da izena. Edozein herriko lagunek parte hartu dezakete, binaka edo banaka. Izena banaka ematen dutenen artean egunean bertan egingo dira bikoteak.