Emakumezkoetan Alaitz Imaz hernialdetarrak lortu du lehen postua, Ainara Otamendi ibartarra izan da bigarren, Maide Garmendia zaldibiarra hirugarren, Ainhoa Mazkiaran altsasuarra laugarren, Irati Astondoa zeanuritarra bosgarren, Jugatx Agirre berastegiarra seigarren eta Susana Lopez zaldibiarra zazpigarren.
Gizonezkoetan Mikel Lizartza tolosarrak irabazi du lehen saioa. Bigarrena Oier Urkola anoetarra izan da, hirugarren Amaiur Arrospide leaburuarra, laugarren Julen Gabirondo urnietarra, bosgarren Josu Mendizabal zaldibiarra, seigarren Miel Mari Jauregi zaldibiarra, zazpigarren Beñoat Aiestaran zaldibiarra, zortzigarren Manex Olaiz oiartzuarra eta bederatzigarrena Kepa Otegi amasarra.
Gaztetxo heldu mutiletan lehenengoa Harri Mitxelena altsasuarra izan da, eta bigarren eta hirugarren Xuban Gartzia eta Aner Zunzunegi gazteluarrak. Gaztetxo heldu nesketan Inge Goikoetxea gazteluarra izan da saioko irabazlea, bigarren Lorea Zunzunegi gazteluarra, hirugarren Izar Mendizabal zaldibiarra, laugarren Haizea Larrañaga gazteluarra eta bosgarren Claudia Pellus gazteluarra. Gaztetxo txikietan hiru gazteluar aritu dira: Mari Olazar izan da irabazlea, Irati Tome bigarrena eta Zoren Goikoetxea hirugarrena.
Hurrengo jardunaldia uztailaren 5ean, igandea, egingo da Goiatzen, Arretxe baserriko belardian. Bi jardunaldietako emaitzak batuta erabakiko da aurtengo sega ligaren sailkapen orokorra.