2026-2027ko ikasturtera begira ate irekien saioak antolatu ditu Tolosaldea IKT igeriketa taldeak sei urtetik gorako guztientzat. Tolosako Usabal kiroldegian bihar asteartea eta ostegunean egingo dituzte, eta 16:15ean izango da hitzordua kiroldegiaren sarreran. Villabonako Olaederra kiroldegian gaur eta asteazkenean egingo dituzte saioak, eta 16:00etan izango da hitzordua kiroldegiaren sarreran.
Tolosaldea IKTk igerian ikasteko aukera ematen du jolas eta ariketen bitartez. Ate irekien saioetara bainujantzia, txapela eta betaurrekoak eraman behar dira. Informazio gehiagorako whatsapp mezua bidali 688 807 405 zenbakira edo idatzi teknikariak@tolosaldeaikt.eus helbidera.