Hirigintza Zerbitzuen Elkartearen bidez, etxebizitzen plangintza, programazioa eta kudeaketa, zein hirigintza-arloko antolamendua bideratu nahi dute hiru udalek. Horretarako, arkitekto lanpostu bat sortuko dute elkarlanean. Hiru udalen ustez, indarrak batzea ezinbestekoa da udalerri horietako hirigintza-zerbitzuak bermatzeko.
Gauzak horrela, udaletako plantilla organikoetan eta lanpostuen zerrendetan jasoko dute lanpostu berria: Berastegiko kasuan lanaldiaren % 30 izango du, eta % 20na beste bi herrietan. Orain arte, hirigintzari lotutako zerbitzuak kanpora kontratatu izan dituzte; sortu berri duten elkarteari esker, ordea, hemendik aurrera zuzenean emango dute zerbitzu hori. Berastegiko Udalak egingo du arkitektoaren lan-eskaintza hiru udalerrien izenean.
Elkartearen helburua 10.000 biztanle baino gutxiagoko udalerriei zerbitzuak kudeatzeko ahalmen handiagoa ematea da, eta, horretarako, jarraipen-batzorde bat ere eratuko dute.