Makazaga eta Garikano, T2T probako lehenak Larten

Josu Artutxa Dorronsoro 2026ko ekainaren 14a

Gizonezkoetan, Ibai Makazaga oriotarra heldu da azkarren lasterketako lehen tontorrera; emakumezkoetan, berriz, Ainhoa Garikano tolosarra.

Giro ederra izan da goizean Larten, T3T eta T2T lasterketetako lehen tontorrean; zenbait mendizale joan da inguruko herrietatik. Hori bai, ia denek hautatu dute itzala korrikalariak animatzeko; eguraldi sargoria izan da lehen ordutik, eta eguzkitik babestea besterik ez zen geratzen. Guztiek ere, animo oihu eta txalo artean hartu dituzte bertatik igaro diren ia 400 lasterkariak. Hauetako zenbaitek irribarre egiteko indarra izan dute, eta gutxi batzuek baita ikusleak txaloz eskertzeko ere.

Gizonezkoetan, Ibai Makazaga oriotarra heldu da azkarren gailurrera. Gertu zuen gerora garaile izan den Josu Urrestarazu idiazabaldarra. Emakumezkoetan, berriz, Ainhoa Garikano tolosarra heldu da lehen postuan. Une horretan, minutu erdiko aldea ateratzen zion bigarren postuan zihoan Eider Zubeldia amezketarrari. Lasterketa irabazi duen June Agirrezabala zarauztarra laugarren postuan igaro da Lartetik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!