Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak lan-bilera egin zuen atzo Andoni Zuriarrain Berastegiko alkatearekin, Aitzol Izquierdo Berrobiko alkatearekin eta Oihana Amundarain Elduaingo alkatearekin. Gipuzkoako udalerriekin garatzen ari den entzute aktiboko estrategiaren barruan kokatzen da, herritarren mugikortasun-beharrak lehen eskutik ezagutzeko eta garraio publikoaren zerbitzua hobetzeko neurriak aztertzeko helburuarekin.
Bileran garraio publikoaren egoera eta etorkizuneko erronkak izan dituzte hizpide. Era berean, Lurraldebusen zerbitzua indartzeko eta erabiltzaileen beharretara hobeto egokitzeko aukerak aztertu dituzte, eta udal ordezkarien euren ekarpenak egin dituzte.
«Udalerri txikiek kalitatezko garraio publikoko zerbitzua izatea oso garrantzitsua da, pertsona guztien aukera-berdintasuna bermatzeko aukera ematen baitu, non bizi diren alde batera utzita», adierazi du Dominguezek.