Zer dakar biharkoak?

Biharko astekariko protagonista Zizurkilen bizi den Itziar Otamendi Arrieta dantzaria da. Bizitza osoa eman du dantzaren inguruan, baina berarentzat dantza ez da soilik mugimendua; euskararen, kulturaren eta herrigintzaren transmisiorako tresna ere bada. 

Ekainaren 12ko astekarian ondorengoak izango dituzu irakurgai:

  • Eneritz Maiz Etxarri iritzi artikulua:
    • «Alkate, pakete».
  • Ainhoa Mendiluze Ormaetxea itzultzaileari elkarrizketa:
    • «Itzultzaile automatiko batekin ez gara inoiz helduko literatur testu bat behar bezala itzultzera».
  • Asier Larruskainen Osasun Mentalaz Ikasten atala:
    • Gorputz «inperfektua».
  • Txomin Azpiroz Harituz-eko kidearen bertsoa:
    • ¡No pasar! Pasa lasai!
  • Josu Lopez-Gazpioren Zientziaren Talaia atala:
    • Pankreako minbizia eta interes-gatazkak.
  • Carmen eta Silvia Mateoren olerkia eta akuarela:
    • Urak baretu arte.
  • Iratxe Retolaza idazleari elkarrizketa Altzon estreinatuko duen ikuskizunaren inguruan:
    • «Emanaldian ezagutuko dugu elkar».
  • Asteburuko kultur agenda.
  • Iker Ibarluzearen asteburuko eguraldi iragarpena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!