Tolosaldeak bigarren egin du Euskadiko Txapelketan

Ataria 2026ko ekainaren 10a

Lehenengo postua Donostia Arraun Lagunak ontziarentzat izan da, eta helmugan hirugarren denbora onena San Juan traineruak egin du.

Tolosaldea traineruak bigarren postua lortu du asteburuan Euskadiko Txapelketan. Zortzi ontzik parte hartu dute, eta eskualdeko traineruaren aurretik sailkatu da Donostia Arraun lagunak. Hirugarren bukatu dute San Juan trainerukoek.

Lehenengo txandan parte hartu du Tolosaldeak eta azkarrena izan da. Ziabogan 5.46ko denbora egin du, eta helmugan 11.31koa. Donostia Arraun Lagunak eta San Juan bigarren txandan lehiatu dira, eta ziabogan donostiarrak izan dira azkarrenak, 5.46 eginda, eta helmugan 11.24 egin dute. San Juan traineruak, berriz, ziabogan 5.53 egin du, eta gero 11.36 egin du helmugan.

Euskadikoa jokatu baino astebete lehenago, Gipuzkoakoa izan zen jokoan. Orduan ere Donostia Arraun Lagunakek irabazi zuen, eta Tolosaldea hirugarren izan zen. San Juan bigarren izan zen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!