Julen Gabirondok jantzi du txapela sega sail txapelketan

Ataria 2026ko ekainaren 8a

Hernanin jokatu da txapelketa, eta Mikel Lizartza tolosarra eta Jokin Etxeberria amasarra izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.

Julen Gabirondo urnietarrak irabazi du Gipuzkoako Sega Sail Txapelketa, eta eskualdeko segalariak txapelik gabe utzi ditu. Hernanin jokatuta da txapelketa, eta Mikel Lizartza tolosarra eta Jokin Etxeberria Bedaion bizi den amasarra izan dira podiuma osatu dutenak.

Segalariek 1.000 metro koadroko saila moztu behar zuten ahalik eta azkarren, baina baita ere txukuntasuna kontuan hartuta. Gabirondok 33.10eko denborarekin txapela jantzi du. Lizartza izan da bigarrena, 36.39ko denbora eginda. Gertu izan du Etxeberria, horrek 37.14ko denbora egin baitu. Ondoren, laugarren postuan, Oier Urkola anoetarra sailkatu da, eta 40.02ko marka egin du horretarako.

Lehen aldiz aritu dira Amaiur Arrospide leaburuarra eta Josu Mendizabal zaldibiarra sega sail txapelketan. Arrospidek lortu du bosgarren postua 44.08ko denborarekin, eta seigarren postuan geratu da Mendizabal, 47.20ko denborarekin.

Argazkiak: Gipuzkoako Herri Kirol Federazioa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!