Villabonako eta Zizurkilgo 50 gazte inguru batu dira Zurito egunean. Urtez urte harrera ona duela ikusita gazteek antolatu du dute laugarren urtez.
Xaldutik ekin diote poteo musikatuari, eta tabernaz taberna joan dira giro ederrean. Hain justu, bi herritako 25 taberna ingururekin aurrez prestatu dute poteoa egiteko. Bazkaria Txerminen egin dute.
Arratsaldean jarraituko du festak, 16:00etan Mariachi azteca izango dute. 17:30ean, Laskotxaranga herrian barrena, eta egitaraua borobiltzeko, 20:00etan, DJ Euzkolabel Zizurkilgo plazan.