Baietz 280 harpidedun!

Urrutiko intxaurrak hamalau, gerturatu eta… lau?

Ataria 2026ko ekainaren 2a

Ataria.eus webguneak hilabetean 30.500 irakurle ditu, baina horietatik % 4 bakarrik da Atarikide.

30.500 irakurle, 29.000 erabiltzaile berri, 830.000 elkarrekintza... Ataria.eus webguneak hilero ematen dituen datuak dira. Sekulako komunitatea garela dirudi, ezta? Ba errealitatea bestelakoa da. Bisiten % 4k bakarrik sostengatzen du ekonomikoki ATARIA. Gutxi batzuek mantentzen dute guztion leihoa zabalik.

Lau intxaur horiek, ordea, indartsuak dira. % 4 hori da webgune hau irekia eta guztiontzat doakoa izatea ahalbidetzen duen motorra. Jada laguntzen diguzuenoi: eskerrik asko gerturatzeagatik eta gurekin egoteagatik. Baina komunitate honek informatzen jarraitzea nahi baduzu, ezin dugu dena lauen bizkar utzi. Zu falta zara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!