Titularrak argi dio: milaka herritarrek egiten dute bat ATARIArekin egunero, baina azpitituluak badu bestelako irakurketa bat; horietatik ehuneko txiki batek baino ez du ATARIA ekonomikoki babesten eta, babes horri ezean, gerta liteke etorkizunean ATARIA ate huts batean geratzea.
ATARIA ez da komunikabide bat bakarrik: komunitate oso baten ahotsa da. Urte hauetan guztietan egindako bidearen ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago. ATARIAk Tolosaldea behar du. Horregatik jarri dugu martxan erronka hau: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri lortzea. Zu falta zara, bazatoz?
Zergatik izan Atarikide?
-
Gertuko informazioa: Tokiko albisteak euskaraz eta gertutik jasoko dituzu egunero, zure etxean edo pantailan.
-
Abantaila esklusiboak: Zozketetan parte hartzeko aukera izateaz gain, tokiko negozioetako deskontuez gozatuko duzu.
-
Onura fiskalak eta zerbitzuak: Zerga-kenkariak izango dituzu errenta aitorpenean, bai eta tratamendu berezia publizitate eskaintzetan ere.
-
Euskara eta komunitatea: Guztiaren gainetik, Tolosaldeko euskarazko hedabidea bizirik mantentzen lagunduko duzu.
Zure babesa ezinbestekoa da gure ahotsak Tolosaldean ozen entzuten jarrai dezan.
280 horietako bat izateko prest? Zuk ere lagundu dezakezu. Eman pausoa eta izan Atarikide!
