Donostiako akuarioa bisitatu dute

Ataria 2026ko ekainaren 1a

Saiaz Mankomunitateak antolatuta egin dute irteera Donostiako akuariora. Hogeita hamar bat lagunek hartu dute parte irteeran.

Donostiako akuariora irteera egin dute Albizturko, Bidania-Goiazko, Beizamako eta Errezilgo herritarrek. Saiaz Mankomunitateak antolatu du ekimena Bidania-Goiazko liburuzainaren laguntzarekin, eta hogeita hamar lagun inguru izan dira.

Herri horietako hainbat zerbitzutan eta programetan hartzen dute parte herritar horiek, hain zuzen, Tipi Tapa ekimenean, Eguneko Zentroan eta Eguneko Arretan. Antolatzaileen hitzetan «egun pasa ederra» izan dute, eta ekimena «oso aberasgarria» izan da herritarren arteko harremanak sustatzeko, adiskidetasun sareak sortzeko, zaintzaileei «atseden pixka bat» emateko eta bizitza aktiboa sustatzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!