Eskuz Adunak egin du aurrera, eta gomazko paletan hiru herriek

Ataria 2026ko maiatzaren 26a

Alegia eta Oiartzun arteko binakako norgehiagoka Elorri frontoian.

Albiztur, Amasa-Villabona eta Amezketa Herriarteko Pilota Txapelketatik kanpo geratu dira final-zortzirenetan eskuzko modalitatean. Gomazko paletan aurrera egin dute parte hartzen ari diren hiru herriek: Alegia, Tolosa eta Anoeta.

Herriarteko Pilota Txapelketako final-zortzirenetan eskuzko modalitatean eskualdetik Adunak bakarrik egin du aurrera asteburuko itzulerako jardunaldiak jokatu eta gero. Albiztur kanpoan geratu da, joanekoan 2-1 irabazten ari bazen ere, eta Amasa-Villabonak eta Amezketak ere aurtengo ibilbidea amaitu dute.

Adunak 2-1 irabazi zuen Zestoaren aurka etxean joaneko jardunaldian, eta itzulerakoan 3-0 irabazi du Zestoan. Adunarren aurkaria final-laurdenetan Zaldibia izango da. Albizturrek abantaila bazuen ere, 2-1 irabazi ondoren etxean Zaldibiari, itzulerakoan 3-0 galdu du eta kanpoan geratu da. Amasa-Villabonak 1-2 galdu zuen Bergararen aurka etxean, eta itzulerakoan ere 2-1 galdu du. Amezketak Azpeitia izan du aurkari, eta etxean 1-2 galdu eta gero, itzulerakoan 3-0 galdu du.

Gomazko paletan ere final-zortzirenak jokatu dituzte, eta parte hartzen ari diren eskualdeko hiru herriek egin dute aurrera. Alegiak Oiartzun kanporatu du, guztira 6-0 irabazita. Tolosak bi jardunaldiak irabazi dizkio Lasarte-Oriari 2-1eko markagailuarekin. Orain eskualdeko bi herriek elkarren aurka jokatuko dute final-laurdenetan. Anoetak Donostia izan du aurkari, eta azkenean tanto kopuruengatik pasatu du kanporaketa. Etxean 2-1 irabazi zuen, eta asteburuan 2-1 galdu du. Orain Andoain izango dute aurkari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!