Flotillako kideei elkartasuna adierazi diete

Ataria 2026ko maiatzaren 21a

Kotxe karabana egin dute palestinarrei laguntzea helburu duen Global Sumud flotillako kideei babesa azaltzeko.

Palestinarekin Elkartasuna elkarteak kotxe karabana egin zuen atzo, Global Sumud flotillari elkartasuna adierazteko. Izan ere, aste honetan, Israelgo armadak ontzidi horretako 428 kide atxilotu ditu nazioarteko uretan, Zipretik hurbil, eta horietako bat da Tolosako Lino Figueroa.

Atxilotuak Israelen zeuden kartzelatik atera dituzte, eta deportazio prozesua hasi dute. Deportazioa aktibatu da, hain justu, Israelgo Segurtasun Nazionaleko ministroa den Itamar Ben Gvir ultraeskuindarra ageri den irudi batzuk zabaldu eta hurrengo egunean. Irudi horietan, Israelera iritsi ondoren atxilotutako flotillako kideak umiliatzen ageri da. Belauniko eta eskuak lotuta ikus daitezke.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!