Eskuz bi aurretik, gomazko paletan hirurak

Ataria 2026ko maiatzaren 21a

Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketa final zortzirenetan aurkitzen da. Albizturrek eta Adunak aurretik jartzea lortu dute joaneko partidetan, esku pilotan. Amasa-Villabonak eta Amezketak kanporaketa irauli beharko dute itzulerakoan. Alegia, Anoeta eta Tolosa sendo dabiltza gomazko paletan.

Eskuzko modalitatean Amasa-Villabona 1-2 galtzen ari da Bergararen aurka. Itzulerakoa bihar ostirala jokatuko dute, 18:00eatik aurrera Bergaran. Albiztur 2-1 irabazten ari da Zaldibiaren aurka, eta bihar ostirala izango du itzulerakoa aurkarien etxean 18:30etik aurrera. Aduna ere 2-1 irabazten ari da, Zestoaren kontra, eta aurkarien etxean jokatuko du bihar ostirala 18:30etik aurrera. Amezketa 1-2 galtzen ari da bere kanporaketa Azpeitiaren aurka, eta bihar ostirala 19:00etatik aurrera jokatuko du itzulerako jardunaldia Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan.

Gomazko paletan, Anoeta 2-1 irabazten ari da Donostiaren aurka, eta itzulerakoa Donostiako Loiola pilotalekuan jokatuko du gaur 21:30etik aurrera. Alegia 3-0 irabazten ari da Oiartzunen aurka. Partida gogorrak izan ziren binakakoa eta 7 koadroaren barruko partida. Gorka Altunak binakakoan jokatu zuen, eta kolpe handi bat hartu arren, partidan segitu zuen. Madalensoro pilotalekuan jokatuko dute alegiarrek larunbatean 13:00etatik aurrera. Tolosa 2-1 irabazten ari da Lasarte-Oriaren aurka, eta igandean jokatuko du Lasarte-Oriako Loidibarren pilotalekuan 11:00etatik aurrera itzulerako jardunaldia.

 

Tolosaldeko herriak - Gipuzkoako Herriarteko Esku Pilota Txapelketa (1/8)

Joaneko partidak 1. partida 2. partida 3. partida


Amasa-Villabona (1)
vs.
Bergara (2)


Elosegi-Larrarte 14

Fernandez-Olano.   22


Zufiria-Zufiria     22


Contreras- Etxabe    18

Aranburu-Oñate     2

Etxaniz-Martin           22
Albiztur (2)
vs.
Zaldibia (1)

 

Aldalur-Juantorena     11

Arrese-Mantzizidor            22



Arandia-Elola    22

Aranburu-Lopez    16

 

Labaka-Etxeberria  22

Elizegi-Sukia                    19

Aduna (2)
vs.
Zestoa (1)

Barriola-Iparragirre     22

Clavijo-Urrestilla                  16

Aburuza-Zestau    22

Zabala-Zubelzu         8

Zestau-Olasagasti           14

Odriozola-Sasiain                  22

Amezketa (1)
vs.
Azpeitia (2)

 

Saralegi-Gorostidi     19

Ansola-Beristain             22



Fresneda-Gorostidi      5

Arsuaga-Artetxe                   22

Gorostidi-Gorostidi          22

Egiguren-Egiruren                   21

 

Tolosaldeko herriak - Gipuzkoako Herriarteko Gomazko Paleta Txapelketa (1/8)

Alegia (3)
vs.
Oiartzun (0)
Zabala           20
Mitxelena          3
Altuna-Sanchez          20
Arzallus-Mitxelena         18
Altuna             20
Aranburu            14
Anoeta (2)
vs.
Donostia (1)


Luisa             20

Sanchez       11


Iraola-Leunda                 11

Amiano-Ubeda                 20


Luisa                      20

Elejalde                     10

Tolosa (2)

vs.

Lasarte (1)

Laamirni     20


San Migel     12

 

Erleaga-Mendizabal         9

Arruti-Loidi                           20

 

 

Arregi             20

Artetxe               3

Argazkiak: Leyre Carrasco, Ibon Azpilikueta eta Anoetako taldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!