Zer dakar biharkoak?

Ataria

Biharko astekariko protagonista Edurne Pasaban Lizarribar alpinista da. Bera izan zen lehen emakumea munduko hamalau zortzimilakoak igotzen, baina bere istorioa Himalaiako tontorretatik harago doa: Tolosan eta Aralarren hazitako mendizale baten ametsak, beldurrak, galerak eta berriz altxatzeko gaitasuna biltzen ditu. Larunbatean 25 urte beteko dira bere lehen zortzimilakoa igo zuela; Edurne Pasaban komikian orain arteko bere ibilbidea bildu du.

Maiatzaren 22ko astekarian ondorengoak izango dituzu irakurgai:

  • Garbiñe Biurrun Mancisidorren iritzi artikulua:
    • «Nire seme-alaben etxebizitza-eskubidea defendituko dut».
  • Ander Otezabal diseinatzaileari elkarrizketa:
    • «Nire proiektuaren ardatz nagusiena euskara bultzatzea da».
  • Juan Kruz Igerabide idazlearen olerkia:
    • Joan zirenak eta etorri datozkigunak.
  • Pili Aguadoren Begirada Grafikoa.
    • Loratzen.
  • Koldo Aldaberen iritzi zutabea.
    • Kaleen oihartzuna.
  • Olatz Peñagarikanoren iritzi zutabea.
    • GuraSOS.
  • Zanbuila antzezlanari buruzko erreportajea Amaia Ruiz de Galarretararekin hitz eginda.
    • Uretara jauzi, ahizpatasunetik.
  • Asteburuko kultur agenda.
  • Iker Ibarluzearen asteburuko eguraldi iragarpena.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!