Apirilaren 11n, El Ejidon (Almeria, Espainia) Andres Rubiños eta Aitor Tecedor taldekideek Espainiako Master Txapelketan parte hartu zuten. Biek 45 urtetik goragokoen mailan lehiatu zuten, Rubiñosek 65 kilo kategorian eta Tecedorrek 110 kilo kategorian. Rubiños txapeldun izan zen eta bi marka berri ezarri zituen, bata arrankada modalitatean eta bestea total olinpikoan. 45 urtetik gorakoen mailan berriz, 3. postua lortu zuen kategoria guztietan. Tecedorrek, berriz, 3. postua lortu zuen txapelketan.
Apirilaren 18an, Zarautzen Euskadiko teknika, eta 15 urtez azpiko eta 17 urtez azpiko txapelketak egin ziren. 15 urtez azpikoan Eneko Mesa izan zen txapelduna, bigarren Ander Rodriguez, bosgarren Jokin Ortiz de Murua, seigarren Taha El Byad eta zazpigarren Christian Agbons. 17 urtez azpikoan, Mohamed Reda El Byad izan zen txapelduna eta Joel Ropero bosgarrena izan zen; Mirari Maqueda seigarren izan zen. Teknika txapelketan, benjamin mailan Mia Rico izan zen txapelduna, bigarren Laia Astibia eta hirugarren Iraitz Kortajarena; Ekhi Rubiños, Winney Agbons eta Amar Doufarek era lan bikaina egin zuten. Alebinen lehen urtekoetan Enaitz Redondok lan ona egin zuen. Alebinen bigarren urtekoetan Jon Jimenez bigarren izan zen eta Nakor Ortiz de Murua hirugarren. Infantiletan Taha El Byad izan zen txapelduna.
Apirilaren 25ean, Irunen Gipuzkoako Txapelketa Nagusiaren txanda izan zen. Emakumezkoetan 53 kiloko kategorian, Andrea Suarezekk hirugarren postua lortu zuen, Izarne Markok laugarren eta Nahia Santxezek bosgarrena. 63 kiloko kategorian June Azpiazu izan zen txapelduna. 69 kiloko kategorian Lorena Wepsiec bigarrena izan zen, eta +86 kiloko kategorian Allison Rivera izan zen txapelduna. Gizonezkoetan, 65 kiloko kategorian Ekaitz Kortajarena izan zen txapelduna. 71 kiloko kategorian Kristian Labaka izan zen txapelduna, Stalin Cueva bigarren, Pablo Ucero hirugarren eta Eneko Mesa laugarren. 79 kiloko kategorian M. Reda El Byad izan zen txapelduna, Unai Mesa bigarren eta Beñat Gonzalez hirugarren. Azkenik, +94 kiloko kategorian Gorka Endjilo izan zen txapelduna. Markarik hoberenak kategoria guztietan lortu zituen Kristian Labakak eta bera izan zen txapeldun orokorra.
Argazkietan: Kristian Labaka Gipuzkoako Absolutu Txapelketan eta Andres Rubiños Espainiako Master Txapelketan.