Herriarteko txapelketan final-zortzirenak hasiko dira asteburuan

Herriarteko txapelketan final-zortzirenak hasiko dira asteburuan 2026ko maiatzaren 15a

Anoetako bikotea Errenteriakoen aurka aurreko kanporaketan.

Eskuz lehian daude Aduna, Albiztur, Amasa-Villabona eta Amezketa. Gomazko paletan Alegia, Anoeta eta Tolosa ari dira.

Eskuzko modalitatean gaur hiru herrik jokatuko dute, eta hirurek etxean. Adunak 18:30ean du Zestoaren aurkako lehia, eta ordu berean du Amasa-Villabonak Bergararen aurka. Amezketak 19:00etan hartuko du Azpeitia. Igandean jokatuko du Albizturrek, etxean baita ere, 17:30ean Zaldibiaren aurka.

Gomazko paletan gaur jokatuko du Anoetak, etxean, 20:30ean Donostiaren aurka. Tolosak bihar larunbata jokatuko du, etxean baita ere, Lasarte-Oriaren aurka 18:30ean. Alegiak etxean izango du joaneko jardunaldia igandean, 17:00etan, Oiartzunen aurka.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!