Zer dakar biharkoak?

Ataria 2026ko maiatzaren 14a

Biharko astekariko protagonista da Zizurkilgo Mendigain eskola txikiko komunitatea. Izan ere, Gipuzkoako Eskola Txikiek ekainaren 14an egingo dute festa, landa eremuko hezkuntza ereduaren eta komunitatearen biziraupena aldarrikatzeko. Herriari estuki lotutako hezkuntza filosofia dute oinarri: haurra erdigunean jarri, natura eta jolasa ikaskuntzaren parte bihurtu, eta komunitate osoarekin elkarlanean jardutea. Mendigain bueltako bederatzi ahots irakurriko dituzu erreportajean, irakurle.

Maiatzaren 15eko astekarian ondorengoak izango dituzu irakurgai:

  • Oihana Iguaran Barandiaranen iritzi zutabea:
    • Zirku ona ala euskalduna?
  • Arkaitz Uranga horma-irudi egilearen elkarrizketa:
    • «Horma-irudi batek espazioa harmonizatzen du».
  • Maddi Etxeberria Otaegiren Arima Elikatuz:
    • Argaltzeaz.
  • Amaia Karrera Garciaren iritzi zutabea:
    • Arratoiak, karraskariak eta beste parasito batzuk.
  • Julen Iztuetaren Begirada Grafikoa.
    • Oroimen etenak.
  • Nagore Tamayo dantzariaren elkarrizketa:
    • «Neure burua erregistro berri batzuetan sumatzen ari naiz».
  • Asteburuko kultur agenda.
  • Iker Ibarluzearen asteburuko eguraldi iragarpena.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!