'Mundu berri baterako ateak' dokumentala maiatzaren 23an, Tolosan

Ataria 2026ko maiatzaren 12a

Tolosa zeharkatu zueneako irudi bat. Iturria: Herrikide ikastetxea

Pasa den ekainean idiek tiraka, gurdi bat abiatu zen erromesaldian Gipuzkoatik Nafarroara bidean. Gurdian Aralarko San Migel santutegiko atea zeramaten. Erromesaldi hura biltzen du dokumentalak.

Maiatzaren 23an, 17:00etan, Tolosako Leidor aretoan Mundu berri baterako ateak dokumentala ikusi ahal izango da. 2024ko urrian Aralarko San Migel santutegiko ateari eraso egin zioten, eta Albaola itsas museora eraman zuten konpontzera. Behin eraberrituta, Aralar aldera eraman zuten bueltan, idiek gidatutako gurdi batean San Pedroko Albaolatik. Zazpi etapako erromesaldia egin zuten, eta Tolosa ere zeharkatu zuen, Herrikide ikastetxeak koordinatuta. Bide hori jasotzen du, hain zuzen, Mundu berri baterako ateak dokumentalak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!