Bigarren Ultra Trail Tolosaldea Erronka (UTT Erronka) egingo dute uztailaren 4an, larunbatez. Alegian hasi eta bukatuko da proba, eta 81 kilometro egin beharko dira, 4.900 desnibel positiboarekin. Tolosaldeko 11 tontor igaroko dituzte, eta 11 herri.
Bada, ATARIAk eta UTT Erronkak bigarren urtez sinatu dute lankidetza akordioa. Hala, ATARIA probaren eskualdeko hedabide babeslea izango da, eta bi sari banatuko ditu. Batetik, ATARIA saria eskualdeko lehen emakume eta gizonarentzat: txapel bana jasoko dute eta 70 euroko txeke bana eskualdeko kirol denda batean gastatzeko.
Horretaz gain, ATARIAk probaren atal berezia sortuko du, eta bertan bilduko du UTT Erronkaren harira jasotako informazio guztia. Lasterketaren egunean ere, jarraipen berezia egingo du eskualdeko komunikabideak, eta ondoren, irailaren 7an egunkarian leku berezia izango du.
Dortsalen zozketa
Izen-ematea irekita dago jada, eta maiatzaren 31ko 11:00ak arte egongo da zabalik. ATARIAk gainera, zabalik ditu erreleboen distantziarako dortsal baten eta ultra distantziarako beste baten zozketak. Osteguna 11:00ak arte hartu daiteke parte.