Kadete mailan Behar Zana elkarteko Eizagirre-Illarramendi bikoak 10-3 eta 10-5 irabazi zien Tolosako Landa-Lasa bikoari. Jubeniletan estua izan zen lehia, eta azkenean Tolosako Perurena-Etxeberriak irabazi zion 6-10, 10-6 eta 5-0 Behar Zanako Otaegi-Elola bikoari. Azkenik, nagusietan Tolosako Altuna-Aizpuru bikoteak lortu zuen garaipena 10-8, 4-10 eta 5-1eko markagailuarekin Behar-Zanako
Zestau-Erasun bikoteari irabazita.
Beraz, Tolosa Aurrera elkartea sailkatu da final-laurdenak jokatzeko Azkoitiko Oteiza elkartearen aurka.