BABESTUTAKO EDUKIA

«Gazteek sormena eta komunikazioa euren eguneroko adierazpide bihurtu dituzte»

Mondragon Unibertsitatea 2026ko maiatzaren 4a

Onintza Etxebeste Kultur eta Sormen Industriak graduko ko-koordinatzailea da.

Zerk egiten du Kultur eta Sormen Industriak gradua gaur egungo gazteentzat aukera erakargarria?

Egungo gazteak gai dira askotariko formatuetan sortzeko, edukiak partekatzeko, antolatzeko eta, azken batean, gure kulturan eragiteko. 'Zaletasun' hutsetik baino, graduak aukera eman nahi du gaitasun horiek modu profesional eta egituratuan lantzeko, hau da, ikasleen interesekin konektatu eta hori guztia lanbide bihurtzeko.

Zer lantzen da edo zein da graduaren oinarria?

Graduaren ardatzak sormena, kudeaketa, komunikazioa eta berrikuntza dira, eta arlo horiek elkarlotuta lantzen dira, besteak beste, teknologia, proiektugintza eta adimen artifiziala bezalako gai eta erronkekin uztartuz. Lehen bi urteetan oinarrizko ezagutzak lantzen dira, eta ondorengo bietan profesionalizazio-bidea indartzen da. Bi praktikaldi egiten dituzte ikasleek (orokorra eta ibilbidearekin loturikoa), eta kanpo-egonaldi bat ere egiten da Londresen edo Berlinen. Esperientzia hori osatzeko ibilbide bat aukeratu dezakete (moda, musika edo ikusizko arteak). Bidean, adibidez, musika ekitaldi bat antolatzen, moda bilduma bat ekoizten, ikusizko arteak gizarteratzen edota proiektu berriak diseinatzen ikasten dute. Lanbidearen ikuspegi desberdinetara gerturatzen dira, eta kulturak gizartean duen eraginaz ere hausnartzen da, aztertuz zein garrantzia duen gure komunitatean.

Zer trebetasun praktiko ikasiko dituzte ikasleek? Zein da horretarako erabiltzen den metodologia?

Oso modu praktikoan egiten da lan, taldean eta erronken bitartez kasuak aztertuz, proiektuetan arituz eta kultur eragile edo enpresen esperientziatik ikasiz. Ikasleek  ideiak proiektu erreal bihurtzeko trebetasun teoriko eta teknikoak barneratzen dituzte, talde-lan profesional batean aritzeko moduan.  

Zein irteera izan ditzake gradu honek? Zein lan aukera irekitzen dira?

Lan aukerak handiak dira (kultur eta sormen industriak BPGaren % 4 inguru dira), eta lanbideen artean daude kultur kudeaketa, programazio kulturala, ekitaldi eta interakzioen diseinua, social manager edo media planner izatea, zuzendari kreatiboa, prozesu sortzaileen dinamizazioa, kultur laborategien zuzendaritza, eta beste asko.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!