Tolosa-Gaztelu garaile, Gelatik Plazara Txapelketan

Ataria 2026ko apirilaren 28a

Mari Olazar Aranzabal, Xare Iriondo Santxez eta Saoirse Zapirain Larrañaga bertsolariek osatutako taldeak irabazi du Azpeitian jokatutako finala.

Joan den ostiralean, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak bertso eskolekin elkarlanean antolatzen duen Gelatik Plazara Txapelketako finala jokatu zen Azpeitiako Sanagustin kulturgunean. DBH 1 eta 2 mailetako ikasleek parte hartzen dute, hau da, 14 urtez azpikoek, eta taldeka jokatzen da. Lehen fasea eskualdeka jokatu zen, eta Tolosaldetik Mari Olazar Aranzabal, Xare Iriondo Santxez eta Saoirse Zapirain Larrañaga bertsolariek osatutako Tolosa-Gaztelu taldeak lortu zuen hurrengo fasera sailkatzea.

Bada, ostiralean, Azpeitian jokatutako finalean kantatu zuten eskualdeko bertsolariek, Intxaurrondo, Oiartzun, Orio eta Oñati taldeekin batera, eta garaipena lortu zuten. Andoni Rekondo bertsolariak jantzi zien txapela.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!