Atarikideen txokoa

Liburuzaleentzat zozketa antolatu du ATARIAk

Ataria 2026ko apirilaren 22a

Bihar, apirilaren 23a, Liburuaren Nazioarteko Eguna da, eta testuinguru honetan, Elkar argitaletxearen eskutik, ATARIAk euskal idazleek idatzitako bi liburu sorta eder zozkatuko ditu Atarikideen artean.

Elkar argitaletxeari esker, hainbat euskal idazlek sortutako liburuekin osaturiko bi sorta lortu ahalko dituzte Atarikideek aste honetan, Liburuaren Nazioarteko Eguna aintzat hartuta.

Horrela, apirilaren 23ra arte, bi sorta lortzeko zozketan parte hartu ahal izango dute Atarikideek:

  • 1. sorta: 

    • Robinen neba-arrebak - Aitor Oñate
    • Harakinen Alaba - Yurre ugarte
    • Lina Plastilina - Izaro Arroita. Irudiak: Josevisky

    2. sorta: 

    • Ulhaintsaren negarra - Jon Garmendia
    • Muga hautsien hegalak - Ernesto Prat Urzainki
    • Harroxko - Oihane Jaka eta Irati Peluaga
    • Ardi eta Behi. Abenturak ziztu bizian - Mikel Valderde

Parte hartu zozketan hemen. Zorte on!

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!