Argentinako Mendoza hirian ari dira jokatzen txapelketa, eta atzo izan zen lehen jardunaldia. Emakumezkoetan One Wall modalitateko partidak jokatu ziren, eta euskal selekzioak finalerako txartela lortu du partidak guztiak irabazita. Modalitate horretan Miren Larrarte ari da parte hartzen.
Ligaxkako zazpi partidak irabazi zituen euskal selekzioak, Ingalaterra, Italia, Txile, Argentina, Venezuela, Herbehereak eta Valentziaren aurka. Hori horrela, etzi jokatuko den finalean izango da.
Beste zenbait modalitatetan ere jokatuko du euskal selekzioak igandera arte iraungo duen txapelketan. Bestalde, gizonezkoen taldean Iñaki Esnal larrauldarra teknikari moduan joan da Argentinara.