Denok Danenakoak bigarren Gipuzkoako selekzioarekin

Ataria 2026ko apirilaren 8a

Halterofiliako Euskadiko Senior eta Federazioen Txapelketa izan zen jokoan Gernikan martxoaren 28an. 

Txapelketan parte hartu zuten Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko selekzioek. Gipuzkoako gizonezko eta emakumezko selekzioetan parte hartu zuten Denok Danenako pultsulariek, eta bi selekzioek bigarren egin zuten. Gizonezkoen selekzioan Denok Danenako Jon Kepa Kortajarena, Stalin Cueva eta Kristian Labaka pultsulariak aritu ziren, eta bosteko taldea osatzeko Zarautz KEtik eta Irungo BHT taldetik pultsulari bana bertaratu zen. «Gipuzkoa bigarren izan zen, txapeldun izatetik oso gutxira. Lastima BHTko kirolariak arrankada modalitatean zuritu egin zuela», azaldu du Denok Danenak. Mutiletan txapelketa guztiko markarik onena Kristian Labakak egin zuen, eta bera izan zen txapelduna.
 
Emakumezkoetan, berriz, Denok Danenatik Lorena Wepsiec, Amaia Blanco eta Andrea Suarez aritu ziren lehian Irungo BHT taldeko Andrea Garciarekin batera. Selekzioak lau lagunekin soilik hartu zuen parte, Zarautz KEko ordezkaria ez baitzen bertan izan. Emakumezkoetan ere Gipuzkoa bigarren sailkatu zen.
 
Pultsulariek hurrengo txapelketa apirilaren 18an izango dute  Zarautzen. Bertan Euskadiko 15 urtez azpiko, 17 urtez azpiko eta teknika txapelketa izango da jokoan. Apirilaren 25ean, berriz, Irunen Gipuzkoako Absolutu Txapelketa izango da jokoan, eta Espainiako Ligaren II. jardunaldirako baliagarria izango da.
 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!