Elkarretaratzeak egingo dituzte gaur arratsaldean, Basauriko erailketa matxista salatzeko

Ataria 2026ko apirilaren 6a

2026ko lehen erailketa matxista salatzeko Anoetan egindako elkarretaratzea.

Tolosaldeko Mugimendu Feministak deituta, Berastegin, Tolosan, Irura-Anoetan eta Villabona-Zizurkilen izango dira elkarretaratzeak.

Joan den astean, emakume bat hil zuten Basaurin (Bizkaia), eta haren bikotekide zena atxilotu zuten. Bada gertakaria salatzeko elkarretaratzeak deitu ditu Tolosaldeko Mugimendu Feministak.

Elkarretaratzeok Eraso matxistarik ez! Aski da! leloa eramango dute, eta Berastegin, Tolosan, Irura eta Anoeta arteko zubian, eta Villabona eta Zizurkil lotzen dituen oinezkoen pasabidean egingo dituzte.

  • Berastegi: 18:30, plazan.
  • Villabona-Zizurkil: 18:30, oinezkoen zubian.
  • Tolosa: 19:00, Trianguloan.
  • Irura-Anoeta: 19:00etan bi herrien arteko zubian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!