Emaitza oso onak Gipuzkoako Txapelketan

Ataria 2026ko apirilaren 1a

Orain berri Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan halterofiliako Gipuzkoako teknika, 15 urtez azpiko eta 17 urtez azpiko txapelketak egin ziren, eta bertan izan ziren Denok Danena taldeko pultsulariak.

Gipuzkoako Teknika Txapelketan, prebenjaminetan Iraitz Kortajarena eta Laia Astibia txapeldunak izan ziren, Ekhi Rubiños bigarren eta Amar Doufare hirugarren. Benjaminetan Mia Rico izan zen txapelduna, Winney Agbons bigarren, Denis Plaza hirugarren eta Nazan Sarasola laugarren. Alebin lehen urtekoetan, Enaitz Redondo izan zen txapelduna. Alebinen bigarren urtekoetan Jon Jimenez eta Nakor Ortiz de Murua izan ziren txapeldunak. Infantiletan Taha El Byad izan zen txapelduna eta Julen Arratibel bigarren.
 
15 urtez azpiko gizonezkoen Gipuzkoako Txapelketan, 52 kiloko kategorian Taha El Byad izan zen txapelduna eta Julen Arratibel bigarren. 71 kiloko kategorian Eneko Mesa txapeldun eta Joel Ropero bigarren. 79 kiloko kategorian Ander Rodriguez izan zen txapelduna. 88 kiloko kategorian Jokin Ortiz de Murua izan zen txapelduna eta Christian Agbons bigarren.
 
17 urtez azpiko gizonezkoen Gipuzkoako Txapelketan, 56 kiloko kategorian Taha El Byad bigarren izan zen eta Julen Arratibel hirugarren. 71 kiloko kategorian Eneko Mesa txapeldun eta Joel Ropero bigarren. 79 kiloko kategorian Ander Rodriguez bigarren eta Reda El Byad hirugarren. 88 kiloko kategorian Jokin Ortiz de Murua txapeldun eta Christian Agbons bigarren.
 
17 urtez azpiko emakumezkoen Gipuzkoako Txapelketan 53 kiloko kategorian Nahia Santxez bigarren izan zen eta 58 kiloko kategorian Mirari Maqueda ere bigarren.
 
Txapelketako irabazlea kategoria guztietan Eneko Mesa izan da. Hain justu, egun hauetan Eneko Mesa eta Ander Rodriguez Leonen daude egonaldia egiten Espainiako selekzioarekin.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!